BERRIAK

27

Aza

2013

EASO POLITEKNIKOKO IKASLEEN BISITA STARTINNOVA II. EDIZIOAN

Ambulancias Maiz-ek, Easo Politeknikoak parte hartzen duen STARTinnova programa bultzatzen du: Gazteen artean espiritu ekintzaileen sustapenera zuzendutako proiektuaren bigarren edizioa da. Bertan, 21 heziketa zentroek parte hartzen dute.

Joan den ostiralean, azaroaren 15ean, STARTinnova proiektuaren partaidetza dela eta, heziketa munduko eta enpresa munduko kolaborazio ekimenak sustatzeko asmoz, Easo Politeknikoko ikasleek Ambulancias Maiz bisitatu zuten.

Iñaki Gorosteguik gidatutako bisita honetan, enpresaren barruko funtzionamendua eta enpresen errealitatean oinarritutako formakuntza eta ekimen berritzaileen garapenerako gakoak azaldu dizkie Easo Politeknikoko hainbat ikasleei. Bisita honen helburu nagusia kontutan izanik, ikasleengan jarrera ekintzaileak eraiki eta garatzen lagundu ahal izateko Ambulancias Maiz-ek duen ikuspuntu eta esperientziak azaldu zaizkie.

http://www.diariovasco.com/startinnova/noticias/ambulancias-maiz-apadrina-instituto-20131127.html